XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Zirkuitu baten elementuak

Zirkuitu elektrikoetan, gutxienez hiru elementu agertzen dira: sorgailua, eroalea eta hartzailea. Horietaz gain, zirkuituek beste elementu batzuk ere izaten dituzte: babeserakoak, hala nola, fusiblea; eta maniobrarakoak, etengailua, esaterako.

Zirkuituak irudikatzeko sinbolo eta eskema elektrikoak erabiltzen ditugu.

Zirkuitu batean agertzen diren elementuak hiru modutan konekta daitezke: seriean, paraleloan eta bien arteko konbinazio bidez ere bai.

Zirkuitua seriean

Seriean eginiko konexioan batzuk besteen jarraian lotzen dira; modu horretan, igarotzen den korronte elektrikoa berbera da konektaturiko elementu guztientzat.

Zirkuituaren erresistentzia elementu guztien erresistentzien batura izango da.

Intentsitatea tentsioa erresistentzien baturaz zatiturik ematen duen zatidura izango da.

Adibidea:

Zirkuitua paraleloan

Paraleloan eginiko konexioan elementu bakoitza sorgailuaren adar bereizi batera lotuta dago, hots, bakoitzak bere zirkuitua dauka.

Elementu bakoitza zeharkatzen duen korrontea bere erresistentziaren menpe dago soilik.

Zirkuitu mistoa

Zirkuitu misto batek elementu batzuk seriean eta beste batzuk paraleloan konektaturik dauzka.

Paraleloan dagoen zirkuitu baten muntaia eraiki.

Zer gertatzen da 20 V-eko lanparak 12 V-eko sorgailu bati paraleloan konektatuz gero?

Eta 6 V-eko lanparak baldin badira?

Egizu seriean dagoen zirkuitu baten muntaia.

Nolakoa da orain lanparen argitasuna?

Muntatu zirkuitu mistoa.

Behatu, datuak jaso eta azaldu koadernoan paraleloan dauden lanpara eta seriean daudenen arteko argitasun desberdintasuna.

Zirkuitua seriean. Lanparen serie-zirkuitua kable bakar bat erabilita bata bestearen jarraian konektatzen denean sortutakoari esaten zaio. Sorgailuaren tentsioa horien guztien artean banatzen da.

Zirkuitua paraleloan. Lanpara bakoitzak zuzenean jasotzen du tentsioa sorgailutik; beraz, horietako bakoitzak duen lan-tentsioa sorgailuak sortutakoaren berdina da.

Zirkuitu mistoa.